Présentation
Zigarrogileen plaza 1
20012
Donostia (Hegoalde)
Medialab espazio berean sorkuntza liburutegia eta teknologia eta kultura digitaleko laborategia bateratzen dituen Tabakalerako zerbitzua da. Lehendik espazio bereizi banatan zeuden bi zerbitzuren fusiotik sortu da, hau da, Ubik eta Hirikilabsen arteko fusiotik.
Horrela, bi gune horiek proiektu komun bateratu bat bilakatu dira. Medialab plataforma bat da, hiritarren eskura baliabideak (ezagutza, teknologia, espazioak…) ipintzen dituena, ikasketa, ezagutza berrien sorrera, esperimentazioa, proiektuen garapena, etab. sustatzeko helburuarekin. Finean, aditu izan beharrik gabe, gizarte-berrikuntza prozesuetan parte hartu nahi duen pertsona orori zuzendutako tresna bat da.
Medialab pertsonentzat eta pertsonekin lan egiten duen zerbitzu bat da, adin, egoera sozial edo espazializazio eta ezagutza mailaren araberako bereizketarik egin gabe. Hiritarren ahalduntzea du jomugan, sorkuntza, esperimentazioa, ikaskuntza eta gozamena ardatz hartuta. Halaber, komunitateak eta tokiko sareakere sustatu eta elikatzen ditu, sorkuntzaren bitartez eraldaketa soziala lantzeko funtsezko elementuak diren heinean.