Ekin mugaz gaindiko eta tokiko lankidetzak zabaltzeko Iparraldeko eta Hegoaldeko irabazi-asmorik gabeko 8 erakundek sustatutako sarea da.
Ekin sarean sartzeak jarduera bateratuak egiteko aukera ematen du:
Erabiltzaile eta onuradunentzako zerbitzuen eskaintza zabaltzea:
- Sektore bereko beste erakunde batzuekin edo beste eremu batzuetako eragileekin
- mugaz gaindiko edo lurralde bereko ekintzak
- Aisialdi eremu berriak ezagutaraziz,
- Zuzenean edo baliabide birtualen bidez
Ekintza partekatuak antolatu, non erabiltzaileek, laguntzaileek, boluntarioek eta teknikariek beren misioarekin eta helburuekin bat datozen jarduera partekatuak onura bezala izango dituzte.
- Gizarte-gaitasunak eta autonomia pertsonala indartuz eta optimizatuz.
- Kultura, kirol edo aisialdiko aukera berriak ezagutuz.
- Gizarte-partaidetza hobetzeko tresna digitalen sarbidea eta erabilera erraztuz.
Zergatik da desberdina EKIN?
- Hainbat sektoretako (gizartea, osasuna, hezkuntza, aisia, kirola, kultura) eragileei elkar ezagutzeko eta elkarren intereseko jarduerak antolatzeko aukera ematen dielako.
- Elkarrekin diseinatzeko eta jarduerak egiteko aukera ematen duelako, non erabiltzaileak, laguntzaileak, boluntarioak eta profesionalak ahalduntzen dira eta haien partaidetza soziala eta herritarra indartzen dute.
- Erraza eta doakoa delako. Nahikoa da ekin.social-en iragarki bat argitaratzea edo bertan iragarki bati erantzutea eta elkarlanean has zaitezke!