Online futbol txapelketa inklusiboa eta mugaz gaindikoa

Publiko mota jeunes isolés Gazte isolatuak
Jarduera mota sport Kirola musique Musika

Barakaldoko Gizarte eta Hezkuntzako Esku-hartze Taldeak eta MECS Castillonek Online Futbol Txapelketa inklusiboa antolatu dute.

Pandemiaren aurrean, aurrez aurre jokatzeko jatorrizko ekimena aldatu egin da, PS4 online alternatiba baten bidez. Maiatzaren 16an, igandean, mugaren bi aldeetako 50 gaztek baino gehiagok elkarbizitzarako egun bat partekatu zuten, futbola lagun.

Gainera, kirola modu fisikoan egiteko aukera izan zuten Barakaldoko DECATHLON dendaren laguntzari esker. Denda horrek ateak ireki zituen beste kirol batzuk ezagutzeko, hala nola Hockey edo Badmington, online partidarako txandaren zain zeuden bitartean.

Castillongo MECS-ek txapelketa irabazi zuen… baina Barakaldotik 2. edizioa espero dute jada!