Eskola-absentismoa detektatzeko eta esku hartzeko taldeen arteko mugaz gaindiko elkartze profesionala

Imagen del intercambio
Publiko mota jeunes isolés Gazte isolatuak

2021eko martxotik ekainera bitartean, Bilboko Udaleko Eskola Absentismoko Programako (Agintzarik kudeatzen du) taldeetako eta Frantziako Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Ensemble Scolaire Stella Mariseko 30 profesional inguruk truke birtual bat egin dute eskola absentismoari lotutako ikuspegi, esparru normatibo, metodologia, irismen eta lan tresnei buruz.

Halaber, ekimenean parte hartu dute Bilboko Udaleko Adingabeen Babeserako Bulegoaren Burutzak eta Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Hezkuntza Ikuskaritzak, eta bi ereduak aurkeztu eta talde profesionalek hausnarketa bateratua egin dute.

Lehen saioan, martxoaren 26an, Stella Mariseko eskola Absentismoko taldeak Direction des Services Departementaux de L’éducation Nationale des Pyrénées-Atlantiques zuzendaritzaren detekzio eredua eta Stella Maris ikastetxearen lan sistema aurkeztu zizkigun, zeina erreferentziala baita Departamenduan.

Bigarren saioan, ekainaren 4an, Bizkaiko Hezkuntza Ikuskaritzak, Bilboko Udaleko Adingabeen Babeserako Bulegoaren Burutzak eta Bizkaiko Eskola Absentismoko Programaren koordinatzaileak hemen garatzen ari den ikuspegia, koordinazio eredua eta lan sistema azaldu zizkieten Pirinio Atlantikoetako homologoei.

Honela antolatua