Eskaintza establezimendu sozial / mediko-sozialei
Bizikideak programan parte hartu nahi duzu? Partekatu etxebizitza eta aisialdia!
Parte hartu nahi duzu Bizikideak programan?
Bizikideak proiektu pilotu bat da, Anberesetik (Belgika) datorrena, non unibertsitateko ikasle gazteek etxebizitza partekatzen duten ikasle migratzaileekin.
Etxebizitza eta aisialdiko jarduera batzuk partekatzea da asmoa, eguneroko bizitza partekatuaren bidez gazte migratzaileek Gaztelania edo Euskara hobeto ezagutu, kultura- eta harreman-kodeei buruz gehiago jakin eta bertako lagunen sarea handitu dezaten. Eta, aldi berean, unibertsitateko ikasleek beren ikuspegia eta lagun-sarea aberastu ahal izatea! Guztion artean, gizarte inklusiboagoa, integratzaileagoa eta dibertigarriagoa eraikiko dugu!
Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan bilatzen ditugun pisuetan, bertako unibertsitateko 2 edo 3 ikaslek ikasten ari den gazte migratzaile batekin partekatu nahi dute etxebizitza, eta aisialdiko jarduera batzuk elkarrekin egin nahi dituzte.
Bizikideek pertsonaren pisuko gastuen ordainketa bermatzen dute, eta zuen esku jartzen dituzte teknikariak, izan dezakezuen edozein zalantzarekin laguntzeko.
Interesatzen zaizu?
Interesgarria iruditzen bazaizue, Unai Zabalarekin harremanetan jarri (94 475 70 05 – Unaizabala@agintzari.com) eta xehetasun guztiak emango dizkizu!